Iritzia eman orduko, baztertuta muzinik egin gabe isolarazita
Category Archives: argi ta hizkiak
Amaraunen garaia
Aldaba
Kresalaren melodia
Muzin egin gabe debekuen sinboloei zure musikaren tanta gaziez dastatu nuen margotu zenidan paisaia mugagabea
Erranen nizuke
Erranen nizuke belarrira, erran, nahi zaitudala gauean, nahi, begira biluzik parez pare, begira, ta eman emozio gordinari, eman. Erranen nizuke begitara, erran, ene ilusioa dela fereka sotil dela, erakarri nahi zaitudala nere itzalera, erakarri, ta eskaini ene irriaren egia, eskeini. Erranen nizuke ezpainetara, erran, ikusi nahiko nukeela zure hatsa ikusi, busti zure beldurra, busti, taIrakurtzen jarraitu “Erranen nizuke”
Zure esperoan
Gaur berriz itxoingo zaitut; presarik gabe, eseriko naiz zure esperoan; eta ene atalaiatik behatuko zaitut mantso,lausoki… zure lurrinak lelotu arte; zure ahotsa xurgatu arte, berriz ere bihar zure bila hasteko.
Ni iluntzen nauzunerako
Ukatu didazu ene itzala, debekatu didazu edertasuna, galarazi didazu ene izatea, baztertu nauzu koloreen prepotentziaz. Halakotz, ni iluntzen nauzunerako pizti gogaingarria bihurtuko nauzu. Soilik beltzaren belzdura ikusiko duzu. Beldur nauzu naizelako eta beldur naiz naizelako. Eta zure beldurretatik bakarrik askatuko zaitut eta bakarrik askatuko naiz argi izpia eskaintzen didazunerako. Goxotasunaren argiak ene zainak aitortuko dituenean.Irakurtzen jarraitu “Ni iluntzen nauzunerako”
Ez naiz zarata bihurtuko
Artxanda,80. urtemugan Ahoa ireki orduko txistu bat; ixilarazteko ausardirik ez duenez xumeago solas egiteko agindua botatzen du. Txistuari ene ahotsak urduritzen baitio. Soinu bat aditu orduko bertze txistu bat; zer adituko duen beldur dagoenez txintik ere ez aireatzea agintzen baitu. Ezetza eman orduko bertze txistu bat; baietza emateko argudiorik ez duenez ene jarrera ezkorra delaIrakurtzen jarraitu “Ez naiz zarata bihurtuko”
Kale kantoian
Eta kale eskinean atzean utziko nauzu, arimak abandonatzen diren kale kantoian.
Bikotea ilunabarra miresten
Eta hantxe aurkitu zintudan egunaren azken akto suizida behatzen lurrean kizkurturik ama guziek ematen duten goxotasun babeslearen bila haize bolada askatzaileak nire ileak liberatu zituenean. Istant horretan nire eskua zure sorbaldan pausatu nuen harrotasunez. Ilunabarra elkarrekin mirestu genuen orduan.