Arrastoen markak,
pausoen taupaden erritmoan,
elurraren zuritasunaren
kraskaren melodiaz,
bidean ibilitakoa agerian,
zuriaren zorian,
trabaren itzala topatu arte
elurrezko isiltasun beltza
bailitzan.
Eta hortxe dago
zure sormenaren
haziaren giltza:
Eguzkian.
Bere argi xamurra
jarraitu beharko duzu
pentagramaren muga
klaustrofobikoa
gainditu ahal izateko,
arantzadun nota irristakorrak
entonatzen dituzun bitartean
malenkoniaz zein pasioz
berriz zure arrastoaren itzal
orbainduta
ikusi arte
bestaldean…
orduan,izango zara abesti.