Erranen nizuke


bankunjpg
Erranen nizuke belarrira,
erran,
nahi zaitudala gauean,
nahi,
begira biluzik parez pare,
begira,
ta eman emozio gordinari,
eman.

Erranen nizuke begitara,
erran,
ene ilusioa dela fereka sotil
dela,
erakarri nahi zaitudala nere itzalera,
erakarri,
ta eskaini ene irriaren egia,
eskeini.

Erranen nizuke ezpainetara,
erran,
ikusi nahiko nukeela zure hatsa
ikusi,
busti zure beldurra,
busti,
ta hartu zure hutsa
hartu.

Erranen nizuke larrura,
erran,nahi,begira ta eman,
erranen nizuke sudur puntara,
erran, izan, erakarri ta eskaini,
erranen nizuke zure izaitera,
erran,ikusi,busti ta hartu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s