
Abandonatutako
kantoia
armiarmek
okupatuko dute,
amaraun sareak
sortuz,
halabeharrez
eta ezinbertzean.
Jakitun
helduko dela
suntsiketa eguna
garbiketa eguna.
Artean baina,
armiarmek
itxoin
bertzerik
ez dute eginen:
elikagaia
sarean
erori arte,
halabeharrez
eta ezinbertzean.
Jakitun
helduko dela
sukaldea berritzeko eguna
biktima guztien justizia eguna.