Badiote Lehoia Ilargiarekin maitemindu zela aspaldiren aspaldian; Lehoiak ezin zuen gehiago eta orro ikaragarria bota zion Ilargiari puztu-puztua : – Jakin,panpoxa,nerea izanen zarela, gaur ez bada bihar eta bihar ez bada etzi…eta etzi ez bada etzidamu…baina, jakin, panpoxa, neure eginen zaitudala bete-betean, neria izanen da zure borobiltasun osoa!- bertze orroa botaz. Ilargik,lasai asko, patxada ederreanIrakurtzen jarraitu “Lehoia eta Ilargia”
Category Archives: argi ta hizkiak
Lore gezurtiak
Plastikozko lore gezurtiak ezinezko leiho begigosean, ikusgai, egi bakar karratuan, itxurazko apainketa desesperatuan; horma zartatuen bitsa, paretaren kisu inozoa, berriz desagerrarazteko, berriz ere ilusioa, plastikozko errrealitate bihurtzeko.
Cobardías varias
Hay cobardías coyunturales, y hay cobardías perennes, las hay también maquilladas de consejo, aparecen, mira tú, en forma de mirada arremolinada o de despecho demoledor; las hay fiscalizadoras y juzgadoras de lo ajeno Hay cobardías descaradas y arrogantes y las hay a dieta o a dieta de engorde. Hay, cómo no, cobardías de ego reventadoIrakurtzen jarraitu “Cobardías varias”
Lo Kuluxka in Trinidad
Ospetsuen argazkiek, ostatuko paretaren zuria estali nahian; anonimoen sinadurek,… existentziaren hutsa betearazi nahian, Eta ostatuko mahaiek langileen amets askatzaileak xurgatu ezinean. ( La Bodegita del medio- Trinidad- Cuba)
No soy, pero valgo por…
Bi bonbilla aski dira egun argia dela errateko?
Bi bonbilla aski dira egun argia dela errateko? Bi farol aski dira iluntasuna ukatzeko? Bi kale-argi aski dira zeure begiak engainatzeko? Bi bonbilla aski dira noraezean ez ibiltzeko?
Demonio Hesia!
Demonio Hesia! Satanek soil-soilik goraipatuko du zure malizia; … Izadik bidean inoiz egingo du justizia, zuretzat ez da izango ja penitentzia. ( bertso dislexikoak)
Orbel argitua
Orbela bihurtu naizenerako deuseztatu naute. Ene azken aktoan, eguzkiak argitu nau, haize hegoak eraman arte.
Itzalean ezkututa
Eguzkitakoaren atzean beldurti gordetzen zarenean ere, suma dezaket zure errefusa; eta jakin ezazu ez dela samurra jasatea ukazioaren erredura; zeren errespetatzen baitut itzalaren aukera… tristatzen nauena da jakiteak ezkutatuta baina hor zaudela.
Itzala duen oro, existitzen da
Arrastoen markak, pausoen taupaden erritmoan, elurraren zuritasunaren kraskaren melodiaz, bidean ibilitakoa agerian, zuriaren zorian, trabaren itzala topatu arte, elurreko isiltasun beltza bailitzan. Eta, diotsut, giltza Eguzkian dago, bere argia jarraitu beharko baituzu pentagramaren mugak gainditu ahal izateko, arantzadun nota irristakorrak entonatzen dituzun bitartean, malenkoniaz zein pasioz, berriz, zure arrastoaren itzala ikusi arte, bestaldean: orduan,izango zara abesti. (Gohartz)