Itxuraren munduan bizi garela badakigu aspaldi. Mundu globalizatu honetan txiki-txikietatik irakatsi digute zakila edo alua duzun arabera rol bat edo beste jokatuko duzula.
Beraz, haurtzarotik markatzen dute nola sentitu behar garen,nola jokatu behar dugun,zer egin edo zer ez egin; izan ere, gure lehendabiziko urteetatik erakusten digute zer den egokia eta zer ez.
Gaztarora iristen garen heinean, gazteen jarreraren kontrolaren areagotzea ematen da.Normal, kontuan hartzen badugu urte horietan iraultzaren aukera bakarrenetarikoak gertatzen direla.
Gaztaroan pertsona errebeldea da, berez; orduan konturatzen baita orain arte kontatutakoak falaziak eta inposaketak zirela eta haserratzen da gurasoekin eta munduarekin – kontrol sozialaren zutabe garrantzitsuak, guraso batzuk egin dezaketen presioa, xantaia ta agintea itzela da urte hauetan-
Gaztea ,bere kontrako nortasun propio garatzeko gerra horretan, tribu bateko kidea dela berrestesteko, hasiko da janzkera,orrazkeran, jarrera kopiatzen. Horrela identifikazioa erraza da baina are larriagoa, horrela, gazte horrek norbait dela sentituko du, zerbaiten parte sentituko da,tribu batekoa…horrela, behintzat, ez da sentituko bakarrik, ez da sentituko isolatua. Besteen itxurak kopiatzea sozializatzeko, nortasun propio garatzeko kalterako bada ere!
Horrela dago eraikia gure jendartea,krudela; zeren ez dizuet kontatu beharko tribu horietan sartzen ez den gazteak, nortasun propioa garatuko duela, seguru, baina bere sufrimenduaren gainean eta isolamendua eta inkonprensioa ordainean.
Mundu honetan garesti ordaintzen baita indefinizio batean gelditzea edota gauzak argiegi izatea…biak ala biak ordaintzen baitira moderazio-itxurakeria mundu honetan!