Orbel desertuaren lilia



Orbelaren desertuko lilia

Orbelaren desertuan

lore bakarra,

basoaren barrenean

azken lilia,

isolamenduari aurre eginez

bizirauteko hautua harturik,

Ekiaren izpien indarra

jaso bitarte bederen;

etzidamu

ihartuko dela

jakinda ere;

akaso

bihar bertan

zanpatuta izanen dela

jakinda ere;

hil arte

borrokatzea

baita

bizitzaren huskeria

soportatzeko

norabide duin bakarra.

Utzi erantzun bat