Lanbrotzen ari da lurra
lanbrotzen ari da basoa
lanbrotzen ari da mendia
lanbrotzen ari dira bazter guztiak.
Eta ni hemen, ikusle,
laino beltzaren maindiriaren beldur
ene lanbrotzearen esperoan,
estaldurarik gabeko bakardadean baino
nahiago baitut lainopean bizi
jakin arren iluntasuna eta itsukeria
gure geroa izanen direla ,
babes gabeko izate hutsala izan baino
isolatua biziraun zentzugabean egon baino
egiaren garratza gardentasunaz begiratu baino
nahiago dut
zuhaiztiren hats-beroa sentitu,
lanbro beltzaren zurikeriarekin desitxuratzen
eta desagertzen bagara ere,
itsukeria nahiago baitut konpainian.
-Negua gorri eta lanbrotsua badatorkigulakoan-