Lanbrotzen ari


Lanbrotzen ari da lurra

lanbrotzen ari da basoa

lanbrotzen ari da mendia

lanbrotzen ari dira bazter guztiak.

Eta ni hemen, ikusle,

laino beltzaren maindiriaren beldur

ene lanbrotzearen esperoan,

estaldurarik gabeko bakardadean baino

nahiago baitut lainopean bizi

jakin arren iluntasuna eta itsukeria

gure geroa izanen direla ,

babes gabeko izate hutsala izan baino

isolatua biziraun zentzugabean egon baino

egiaren garratza gardentasunaz  begiratu baino

nahiago dut

zuhaiztiren hats-beroa sentitu,

lanbro beltzaren zurikeriarekin desitxuratzen

eta desagertzen bagara ere,

itsukeria nahiago baitut konpainian.

-Negua gorri eta lanbrotsua badatorkigulakoan-

paiasailainotau

Utzi iruzkina