Lehoia eta Ilargia

zortzikotik
Badiote Lehoia Ilargiarekin maitemindu zela aspaldiren aspaldian; Lehoiak ezin zuen gehiago eta  orro ikaragarria bota zion Ilargiari puztu-puztua : – Jakin,panpoxa,nerea izanen zarela, gaur ez bada bihar eta bihar ez bada etzi…eta etzi ez bada etzidamu…baina, jakin, panpoxa, neure eginen zaitudala bete-betean, neria izanen da zure borobiltasun osoa!- bertze orroa botaz.
Ilargik,lasai asko, patxada ederrean erantzun zion Lehoi harroputzari: – lasai egon, motel, zu ,hain ausarta zaren horri, desafioa botatzen dizut : hemendik  hamabi egunetara ez banauzu ikusten zeruan,jo nere bila; harrapatzen banauzu, zurea izanen naiz betiko baina ez banauzu aurkitzen…
– Aurkituko ez zaitut ba! – erantzun zion Lehoiak bere ehiztariaren sena azpimarratu nahian … apostua onartua! -are gehiago,…baietz zu atzeman eta neria egin…eta bertzela, harrapatzen ez bazaitut, harri bihurtuko naiz, harritzar begiralea bilakatuko naiz,gau eta eguneko zaindari hotza, zure mireslea izanen naiz bakar-bakarrik, ez zaitut inoiz ukituko ere….horrela kontent, ene panpina?- adurreztatu zuen Lehoi basatiak, bere buruaz seguru eta  katxondeo punttu batekin.
– Ados! – erantzun zion Ilargik,orduan bai, bete-betea eta poz-pozik! Ikusiko du astaputza honek! pentsatu zuen burlati bere baitako.

Hamabi egun eta hamaika gau pasata Lehoia zeruari begira jarri zen baina Ilargia ez zen inon ageri; Lehoia begira eta begira ari zen Ilargia non ikusiko zuen baina deus ez! Zerua behatzen ari zela Hontzak, ondoko arbol batean pausatuz, galdetu zion Lehoiari : zeren bila zaude zeruari adi-adi begira? Zuk bai hontza ematen duzula!- irri egin zuen Hontzak. Lehoiak istorioa kontatu eta Hontzak irria ezin kontuz erantzun zion: Ilargia? Ilberrian? ba segi begira, baina akaso hurrengo hil arte itxoin beharko duzu bete-betean ikusi ahal izateko, babua!!…karkarkar!
Ezkeroztik,Lesakako plaza zaharreko bizilagunek diote ilargi betean haize zurrumu goxoa altxatzen dela harrizko Lehoi zaintzailearen inguruan eta hurbiltzen bazara ondora, erraten dute aditzen omen  dela: “harro harri ta nik irri! “…eta hala bazan edo ez bazan….

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s