Eta bideko lanbroa desagertu ahala
ohartuko zara bide bazterreko piztia
ez zela hala.
Orduan negarrari emanen diozu
eta indar gabeko hats aparrez
xuxurlatuko duzu :
Mintzoak zioen etxean ginela,
Mintzoak zioen etxean ginela,
eta zuek ezetz,
akatu beharreko pizti gogainkarria zela,
gure etorkizunean existitu ezin den monstruo beldurgarria zela.
Alabaina, ordurako mila urteko zuhaitz atabikoa
lurrean zerraldo suntsituta egonen da.
Beldurtiek bere etorkizunerako behar ez zuten arbasoen sustraiak,
errotik atera baitituzte.
Une hartantxe ixilik geldituko dira betirako
zure eta gure Mintzoa,
akatu izanen baitugu gure sena,
gu garena.
Eta berriz guztia lanbroz beteko da
baita gure barrena.
