Eguzkitakoaren atzean beldurti gordetzen zarenean ere,
suma dezaket zure errefusa;
eta jakin ezazu ez dela samurra
jasatea ukazioaren erredura;
zeren errespetatzen baitut itzalaren aukera…
tristatzen nauena da jakiteak
ezkutatuta baina hor zaudela.

