Itzala duen oro, existitzen da


  itzala duen oro, existitzen da

Arrastoen markak,

pausoen taupaden erritmoan,

elurraren zuritasunaren kraskaren melodiaz,

bidean ibilitakoa agerian,

zuriaren zorian,

trabaren itzala topatu arte,

elurreko isiltasun beltza bailitzan.

Eta, diotsut, giltza Eguzkian dago,

bere argia jarraitu beharko baituzu

pentagramaren  mugak

gainditu ahal izateko,

arantzadun nota irristakorrak

entonatzen dituzun bitartean,

malenkoniaz  zein pasioz,

berriz, zure arrastoaren itzala ikusi arte,

bestaldean:

orduan,izango zara abesti.

(Gohartz)

Utzi iruzkina