Lehorrean ez zara bustiko
ez,solidoan , ez zara inon murgilduko;
hezetasunak ez dizu, zure hezurduran,zimiko eginen
lehorrean, harresi ondoan babestua zaude,
ez duzu oreka mantendu behar
ez baituzu olatutzarrekin borrokatu behar.
Eta ,jakina, nabarmenagoa zara idorrean,blaitu gabe
eguzkiak zure koloreak edertzen ditu,
alabaina eskaparatetan gertatzen den bezalaxe,
ageriago zaude,biluziago, estatikoago
eta finean txalupa zara:
bustian bizi dena,likidoan;
desoreka duzu etsai
ta olatutzarra da zure erronka;
beti borrokan oreka mantendu nahirik,
arreba nagusia laguntzen,konplementatzen.
Gaua iristen denerako
kaiako itsasontzi oro
biltzen dira,bertze kamadarekin,
multzoan,batera;
bata bertzearen babesean;
orduan eta han
ez dago inor baino inor ageriago,biluziago;
Ura da zure bizitzeko zera,
itsasoa izan baita beti
txalupa baten aberria!