Ihes egin nahi izan nuen
itsaso barrenaren infinitora,
olatuen kulunka beroa bilatuz.
Ihes egin nahi izan nuen
haizearen kilika jostalarien laztanak
sentitu ahal izateko.
Ihes egin izan nahi nuen
uraren melodiaz bizitzaren taupadak
berreskuratu ahal izateko.
Katez loturik naukaten hatsen bitsetatik,
lehorrean pilatuta naukaten orroetatik,
zartaturik ta herdoilturik naukaten begiradetatik
ihes egin nahi izan nuen-eta.
Gaur gauez berriz ere,
kresal malkoen hezetasungatik,
dar -dar ixilean ez egoteko.
😍
Atsegin dutAtsegin dut
mila esker preziosa!
Atsegin dutAtsegin dut