Badira ateak bere bizitzako zentzua harrapatzen ez dutenak;
harri pilatuekin konpartzitzen du mugarriaren izaera indibualista;
ezin onartuz zuraren tartekako gorgotasun mugatzailea
apaintzen du bere itxura,
loreztatzen du bere irudi iluna,
berdetzen du bere belztasuna,
desagerrarazi nahian bere eginkizuna;
ingurumenakin bat egiteko esperantzaz
edo bere izaitea inbisibilizatzea izan dadin azken patua.